Sbalen, zerbitzua ematen diegu gure bezeroei barne malgutasun-neurriak aplikatzeko orduan, eta, hala dagokionean, laguntza emango dizugu mugikortasun geografikorako eta funtzionalerako neurriak martxan ipintzen, baita izaera indibidualeko nahiz kolektiboko lan-baldintzetan funtsezko moldaketak egiten ere eta, horrekin batera, izaera indibidualeko nahiz kolektiboko lan harremanak eteten edo iraungitzen kausa objektiboetan nahiz diziplinazkoetan oinarrituta.
Gure eskarmentuari esker, berrantolaketak eta berregituraketak kudea ditzakegu enpresetan, ikuspegi integral batetik eta aholkularitza espezializatua hartuta; hain zuzuen, horretarako ditugu gure profesional taldeak, zuzenbidearen arlo askotarikoetan jardun daitezkeenak.
Gure bezeroei aholkularitza ematen diegu enpresa itun kolektiboen negoziazioan, eta ordainsari sistema aldakorren edo malguen diseinuan.
Gure zerbitzuetan sartzen da, beharrezkoa gertatuz gero, negoziazio mahaietan zuzenean parte hartzea, eta GEPeko adiskidetze bileretara agertzea gatazka kolektiboak direnean.
Beste zerbitzu batzuk
Lanerako eta gizarte segurantzarako eskubidea
Inspecciones de trabajo
Ikuskaritza soziolaboralak eta berdintasunaren ingurukoak
Genero berdintasunaren gaineko planak eta jazarpen laboralari, sexualari eta sexuagatikoari aurre hartzeko protokoloak
Lan arriskuen prebentzioa
Due diligence